Banaketa komertziala
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
ERREKA, Eroski eta Mondragon Unibertsitatea Kudeaketa Aurreratuko Europar Astean izango dira
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea inguruko praktika onen eta esperientzien elkartrukerako egiten diren promozio eta difusio ekitaldiak batzen dituen elkargunea da. Urtero ospatzen da urria eta azaroa bitartean Europako Erkidego osoan.
EUSKALITek jazoera hau koordinatzen du Euskadin, non urtero 2.500 pertsona biltzen dituzten 50 ekitalditan. Guztira, 60 bat antolatzaile aritzen dira Europar Astean.
26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea gaurtik urriaren 30era egingo da. Gainera, Biltzarra ere egingo du Euskalitek bihar eta etzi, Bilboko Euskalduna Jauregian.
MONDRAGONeko ordezkaritza
Eroskik mahai-inguru batean parte hartuko du, krisiaren kudeaketaren gaineko mahai-inguruan hain justu ere. Nola bilakatu krisia aukeran? Erreka eta Mondragon Unibertsitatea, berriz, kudeaketa markoen inguruko mahai-inguru batean arituko dira. Zibersegurtasuna, bezeroak, Industria 4.0 eta 3R (gaztelaniaz, resistir, reconstruir eta renovar). Errekak eta Mondragon Unibertsitateak aurkezpen sendoak egingo dituzte eta praktika egokiak aurkeztuko dituzte.