Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
Shaking HUB: talentua, teknologia eta komunitatea konektatzen dituen gunea
Shaking HUB MONDRAGONeko kooperatibek sustatutako komunitate irekia da, teknologia eta berrikuntzaren inguruko talentua konektatzeko eta garatzeko sortua. Ikasleetatik hasi eta profesionaletaraino, adimen artifiziala, zibersegurtasuna edota robotika bezalako arloetan interesa duten pertsonak elkartzen ditu, etorkizuneko erronkei modu kolaboratiboan erantzuteko.
Komunitateak hainbat eduki eta formatu eskaintzen ditu: albisteak, ekitaldiak, adituen testigantzak eta ikus-entzunezko eduki laburrak. Helburua argia da: MONDRAGONeko ekosisteman sortzen den ezagutza eta talentua ikusgarri egitea.
“Shaking Talks by MONDRAGON” podcasta

Shaking HUBek aurten “Shaking Talks by MONDRAGON” bideopodcasta abiatu du. Teknologia, talentua eta MONDRAGONeko kooperatibetan garatzen diren benetako proiektuak dira atal bakoitzaren ardatza. Momentuz lehen denboraldiko hiru atal argitaratu dira, eta urtean zehar hilean behin atal berri bat kaleratuko da.
1.atala: “Ciberseguridad: decisiones seguras”
Industria-zibersegurtasunaren erronkak, zibererasoak eta enpresetako babes-neurriak izan dituzte hizpide.
Gonbidatuak: Ibon Romero (Orbik) eta Xabier Etxezarreta (Mondragon Unibertsitatea – MGEP).
Entzuteko KLIK HEMEN
2.atala : “Innovación en industria: robots en intralogística”
Robot autonomoek eta automatizazioak intralogistikan duten eragina azaldu dute, Eika eta Orkliren esperientzia erreal baten bidez.
Gonbidatuak: Irati Guibelalde (Orkli) eta Unax Urrutia (Eika).
Entzuteko KLIK HEMEN
3.atala: IA eta industria
Adimen Artifizialaren aplikazio praktikoak eta industriaren etorkizunean izango duen inpaktua landu dituzte.
Gonbidatuak: Maria Penilla (ZIUR) y Juan Manuel Valiente (Secure IT)
Entzuteko KLIK HEMEN
“Meet the Shaker”: pertsonak erdigunean jarrita MONDRAGONeko talentua gertutik ezagutzeko formatua

“Meet the Shaker” Shaking HUBek sortutako ikus-entzunezko formatu labur eta dinamikoa da, MONDRAGONeko ekosisteman teknologia eta berrikuntza bultzatzen ari diren pertsonak ezagutarazteko. Elkarrizketa motzen bidez, profesional bakoitzaren egunerokoa, ikuspegia eta sektorearen etorkizunari buruzko iritzia gertutik ezagutzeko aukera ematen du.
Formatuak tonu hurbila eta zuzena du: gonbidatuek euren ibilbidea, erronkak eta teknologiarekiko duten ikuspegia partekatzen dituzte, batez ere adimen artifiziala, industria adimenduna eta berrikuntza bezalako gaietan. Gainera, atal bakoitzaren amaieran hurrengo gonbidatuarentzako galdera bat uzten dute, elkarrizketa kateatu bat sortuz.
Momentuz, besteak beste, Aritz Galdos (LKS Next), Asier Garro (Ideko) eta Jon Carmona (Ikerlan) izan dira “Meet the Shaker” saioko protagonistak. Edukiak Shaking HUBen sare sozialetan eta kanal digitaletan daude eskuragarri.
WhatsApp kanala eta sare sozialak
Shaking HUBek WhatsApp kanal berria ere martxan jarri du, komunitatearekin komunikazio zuzenago eta hurbilagoa izateko. Kanal horren bidez, azken berriak, podcast atal berriak eta ekitaldien informazioa partekatzen dituzte.
Gainera, edukia hainbat plataformatan dago eskuragarri: YouTube, Spotify, iVoox eta Apple Podcasten.
Shaking HUB ekimenak argi erakusten du MONDRAGONeko ekosisteman teknologiaz gain pertsonak, ezagutza partekatua eta lankidetza direla berrikuntzaren motor nagusiak.