Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
MONDRAGONen gainean jakin nahi duzun guztia, Explore MONDRAGONen
"Enpresa ulertzeko modu konbentzionalarentzat mehatxu bat da MONDRAGON. Munduko lan-elkartuko kooperatiba talde handiena da eta negozioak ditu askotariko eremutan", hala dio Ander Etxeberria Otaduik, telesailaren zuzendariak. Guztira Explore MONDRAGONek 24 kapitulu ditu, eta eskuragarri daude ikus-entzunezko plataforma batean, Interneten www.exploremondragon.com atarian, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz.
80 kooperatibak eta 70.000 langilek osatzen duten errealitate bat da MONDRAGON, eta lantokiak ditu mundu guztian. Zerbitzuak eta produktuak saltzen ditu 150 herrialdetan, urteko hamar mila milioi euro fakturatuz batezbeste. MONDRAGONek izaera eraldatzailea du, lehiakorra, eta interkooperazioa, jasangarritasuna eta eraldaketa digitala dira etorkizuneko lerro estrategikoak.
Explore MONDRAGONek aukera eskaintzen du hori guztia ezagutzeko, 24 kapitulutan. Kooperatibak, pertsonak, ikerketa guneak, ekintzailetzara bideratutako erakundeak eta bestelako egitasmoak bertatik bertara ezagutzera ematen ditu, "oso gurea den bertsioa eskaintzen du, MONDRAGONek berak azaltzen baitu MONDRAGON", dio Anderrek.
Askotariko publikoarentzat
Munduan Korporazioak eragiten duen interesari erantzuteko sortu bada ere, gure kooperatibetan ere interes handia piztu dezake. Alegia, kanpoko eta bertako publikoarentzat eginiko ikus-entzunezko plataforma da.

Edonorentzat eskuragarri
Urte eta erdi luzez proiektua garatu ondoren, oraingo astean argitaratu da Explore MONDRAGON, eta edonork eskuragai izango ditu bertan aurkituko dituen kapituluak, 4 eurotik 70 eurora arteko prezioetan. Azken finean, helburu onuragarriak izango ditu Mundukide Fundazioarentzat.