Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
9.000 sarrera baino gehiago saldu dira dagoeneko
15.000 pertsona Humanity At Music ekitaldira erakartzeko erronka gero eta gertuago.
'Humanity At Music, Sinfonia Kooperatiboak' milaka lagun dantzan eta kantuan jarriko ditu larunbat honetan Gasteizen. Izan ere, dagoeneko milaka lagunek erreserbatu dute euren sarrera ikuskizunaz gozatzeko.
Euskadiko Orkestra, Kukai Dantza Taldea, 450 ahots Fernando Velazquez musika egilearen zuzendaritzapean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, bertsolariak... Ikuskizun paregabea eta berezia eskainiko dute Buesa Arenan.
Sarrerak salgai oraindik
Interesa duten guztiek oraindik orain badute aukera sarrerak erosteko. Ekitaldia larunbatean izango da, 18:00etatik aurrera, eta txarteldegian eskuratzeko aukera egongo da. Edozelan be, https://humanityatmusic.com/ webgunean eskuratu daitezke 19 eurotik aurrera.