Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu du Fagor Automationek
16-17 urte bitarteko 28 neskek bisitatu zuten Fagor Automationeko Eskoriatzako eraikina. Helburua izan da batxilergoan dauden neska gazteei Fagor Automationen egiten den lana zein den helaraztea, zientziaren eta teknologiaren esparrura emakumeak erakartzeko eta gizonezkoen gaitasun berak dituztela sinestarazteko, berdintasunaren aldeko urratsak egiten jarraitzeko asmoz.
Horretarako, Fagor Automationen lanean ari diren hainbat emakumek industria munduan izaten ari diren esperientzia partekatu dute, haien egunerokotasuna zein den erakutsiz. Izan ere, Fagor Automationek AOTEK, teknologia ikerkuntza zentroa du. Zentro horrek Fagor Automationen garatutako produktuetan integratzen diren optika eta automatizazio teknologia garapenak egitea du helburu, baita eskualdeko, Estatuko eta Europako lankidetza-proiektuetan parte hartzea ere. AOTEKen 26 langilek jarduten dute lanean, eta horietatik 8 dira emakumeak.

Berdintasun Batzordea
Fagor Automationek 2017an osatu zuen lehen aldiz Berdintasun Batzordea (BerBa). 9 partaidek osatzen dute, eta kooperatiba osoa ordezkatzen duen batzordea da.
Azken urteetan, berdintasunaren aldeko neurriak hartzen eta eraldaketak lantzen joan da Fagor Automation, eta, horrez gain, 2017az geroztik batzordean berregituraketa bat ere egin da, lantegiko partaide berriak batuz, egungo egoera eta erronketara moldatzeko helburuarekin.
Batzordea kudeaketa sozialeko ordezkaritza zabalak, Fagor Taldeko Kontseilu Sozialeko ordezkariak eta Kontseilu Orokorreko ordezkariak osatzen dute batzordea, eta genero berdintasuna sustatzeko ekimenak eta dinamikak lantzen dira bertan urte osoan zehar.