Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Amazonek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak elkarrekin garatutako 'Aprendices' programak Lanbide Heziketako Bikaintasunaren 2026ko Saria jaso du
Amazonen 'Aprendices' programak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa prestakuntza-zentro gisa parte hartzen duenak, Lanbide Heziketako Bikaintasunaren 2026ko saria jaso du. Saria Fundación Bertelsmann eta Fundación CEOE erakundeek ematen dute, eta epaimahaiak programa honek Lanbide Heziketa Dualaren bidez lan-merkatuaren beharrei kalitatez eta berrikuntzaz erantzuteko duen gaitasuna nabarmendu du.
Abian jarri zenetik, programak 138 ikasleri prestakuntza eskaintzea ahalbidetu du, besteak beste, Mekatronika Industriala eta Sareko Sistema Mikroinformatikoak zikloetan. Ikasleek Mondragon Goi Eskola Politeknikoan jasotzen dute prestakuntza akademikoa, eta, aldi berean, Amazonen zentro logistikoetan esperientzia profesionala eskuratzen dute.
Prestakuntza-ereduak enpresaren eta ikastetxearen arteko lankidetza estuan oinarritzen da. Horri esker, ikasleek benetako lan-ingurune batean gaitasun teknikoak eta zeharkakoak garatzen dituzte, Lanbide Heziketako titulazio ofiziala lortzen duten bitartean.
Ikasleek Mondragon Goi Eskola Politeknikoan jasotzen dute prestakuntza akademikoa, eta, aldi berean, Amazonen zentro logistikoetan esperientzia profesionala eskuratzen dute
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaz gain, programan Xaloc Formació Professional eta Alemaniako Merkataritza Ganberak Espainian duen ordezkaritzak ere parte hartzen dute. Erakunde horiek guztiek, Amazonekin batera, Espainiako Lanbide Heziketa Dualaren erreferente bihurtu den ekimena sustatzen dute.
Aitortza honek azken urteotan egindako elkarlanaren balioa azpimarratzen du, eta berriro erakusten du hezkuntza-erakundeen eta enpresen arteko lankidetza funtsezkoa dela industriaren eta eraldaketa teknologikoaren erronkei erantzuteko prestatutako profesionalak hezteko.