Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Mondragon Unibertsitateko emakume batek jasandako bortxaketaren aurrean elkarretaratzeak
Mondragon Unibertsitateko komunitateko emakume batek joan den ostiralean salatu zuen bortxaketaren aurkako gaitzespen eta arbuio irmoena erakutsi da gaur eguerdiko 12:00etan fakultateetan egindako elkarretaratzeetan.
Egindako protestetan, Unibertsitateak erabateko babesa eta elkartasuna helarazi dio biktimari eta haren inguruari. Era berean, jakinarazi du dagokion salaketa jarri dela Ertzaintzan, eta abian dagoela gertakariak argitzeko prozesua.
Horiek horrela, Mondragon Unibertsitateak azpimarra egin du esanez indarkeria matxista ez dela gertaera isolatu bat, gure gizartean dagoen egiturazko arazoa baizik, emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko zein psikologikoaren aurka egiten duena.
MONDRAGONek ere babesa eta elkartasun osoa adierazi nahi dizkio erasoa jasan duen emakumeari, bat egiten du indarkeria matxistaren aurkako gaitzespenarekin, eta gizarte osoari dei egiten dio aktiboki parte hartzera, emakume guztientzat indarkeriarik gabeko bizitza aldarrikatzeko.