Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Garaia Parke Teknologikoak eta Elkar-Lanek lankidetza hitzarmena sinatu dute
MONDRAGON Korporazioa bazkide duen Garaia Parke Teknologikoak eta Elkar-Lan Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Akordioari esker, Elkar-Lan Garaia komunitatearen parte izatera igaroko da, eta horrek aukera emango dio balio erantsiko zerbitzuak eskaintzeko. Garaia Parke Teknologikoak, bere aldetik, enpresa garapena bultzatzen jarraituko du.
Balio erantsiko zerbitzuen artean daude: bilerak, hitzaldiak zein jardunaldiak egiteko espazioak; jarduerak eta albisteak sustatzea eta zabaltzea; parkeak antolatutako networking, talentu, inbertsio edota ZTIM ekintza eta jardunaldietan parte hartzea; eta harreman, inbertsio eta lankidetza sareetarako sarbidea izatea.
Sinadura ekitaldian izan dira Idurre Albizu, Garaiako Negozio Garapeneko eta Komunikazioko arduraduna, eta Francisco Javier Sanz, Elkar-Laneko zuzendaria, eta hitzarmenak bi erakundeei eta horiei lotutako enpresei emango dien balioa azpimarratu dute.
Elkar-Lan Euskal Herriko bigarren mailako kooperatiba da, eta enplegu kooperatiboa eta garapen ekonomiko eta soziala sustatzea du helburu. Horretarako, kooperatibak eratzeko laguntza eskaintzen du, eta aholkularitza eta baliabideak ematen dizkie ekintzaileei.
Garaia Parke Teknologikoak, berriz, enpresen, sei zentro teknologikoren eta Mondragon Unibertsitatearen arteko harreman gurutzatuak sustatzen ditu lankidetza ereduaren bitartez, eta horrek bihurtzen du ekintzailetza eta negozio berrien merkaturatzea bultzatzeko ekosistema ezin hobea.