Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Inoizko epaimahaikide gehien TFG-TFM MONDRAGON Sarietan
23.750 euro banatuko dituzte TFG-TFM MONDRAGON Sariek XXI. mendeko erronkei ekarpena egiten dieten TFG edo TFMentzat. Betiko bost kategoriei zeharkako beste bi gehitu zaizkie aurten (Proiektu Berritzaileena eta Euskarazko Proiektu Onena) eta kategoria horietako epaimahaia nortzuk osatzen duten jakitera eman da. Hemen ikus dezakezue epaimahaikideen zerrenda osoa.
Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitzen da eta izena eman nahi dutenek sariketaren webgunetik bertatik egin dezakete: https://shakinghub.com/inskripzioak-tfg-tfm-2024/
Deialdia eta baldintzak
TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2024 sariketan parte hartzeko, interesdunek baldintza hauek bete behar dituzte:
-
18 urtetik gorakoa izatea.
-
Gutxienez 10etik 8ko kalifikazioa lortu izana TFG edo TFMan.
-
Lana 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean aurkeztea.
-
TFG edo TFMaren edukiak bost kategoria nagusietako batekin lotuta egon behar du.
Ebaluazio prozesua urriaren 2an hasiko da, eta lan finalistak urriaren 31n jakinaraziko dira. Sariak emateko ekitaldia azaroaren 28an izango da, Bilbon.
Informazio gehiago duzue webgunean bertan eta sarien Instagram kontuan: https://www.instagram.com/premiostfgtfmsariak/