Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Chinorum: Txinako merkatua hurbiletik ezagutzeko jardunaldia
Chinorum, Txinako merkatuari buruzko xehetasunak ezagutzeko antolatu den ekitaldia da. Horrela, bertan kokatuta dauden enpresek zein hara joateko interesa dutenek aukera izango dute hainbat aspektu eta detaile ezagutzeko, bertatik bertara. Aukerak eta arriskuak azalduko dira eta kontuan izan behar diren ezaugarrien inguruko informazio zehatza emango da, besteak beste: logistika eta aduanak, erosketak, proiektuen kudeaketa, zerga sistema.
Ekitaldi honen helburua izango da "adituen esperientzian oinarrituta, sortu daitezkeen zalantza zein arazoei irtenbidea ematea". Ponentzia labur batzuen ostean, zalantza hauetaz hitz egiteko aukera egongo da. Antolatzaileek dioten bezala alde guztiek parte hartzea da helburu nagusia.
Hizlariak hauek izango dira:
- Aitor Michelena, Ie Team
- Constantino Marcos, How2Go
- Javier Echave, Ie Team
- Jesús P. López Pelaz, Abogado Amigo
- Jokin Laspiur, MONDRAGON Taldea
- Michael Voss, Sparber Group
Ekitaldi hau, Login Lan enpresak antolatuta, urtarrilaren 15ean egingo da, 9:30etatik aurrera.
Ekitaldia doakoa da, eta sarrerak eskuragarri daude link honetan: Chinorum/reserva de entradas.