Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Denon Artean, Euskal Kooperatibismoaren III. Saria, eta Sinfonia Kooperatiboa
Sari hau birritan eman da, eta lehenengo edizioan sari nagusia Jose Maria Arizmendiarrietarentzat izan zen. 2021ean, berriz, ICAk (International Cooperative Alliance) jaso zuen saria Ariel Guarco presidentearen eskuetan, erakundearen 125 urteko historia ospatzeko.
Hirugarren edizio honetan Europako Batzordeak jasoko du saria. Ekitaldia Donostian izango da, Espainiako Gobernuak 2023ko Gizarte Ekonomiaren hiriburu gisa aukeraturiko hirian, eta azaroaren 13an eta 14an egingo den Gizarte Ekonomiaren Europako Goi-bileran egingo den galaren amaiera izango da.
Sinfonia Kooperatiboa
Ekitaldian, Goikobalu Arrasateko Abesbatza, Iubilo Bilbao Abesbatza eta Txorbela Otxotea abesbatzek Sinfonia Kooperatiboa interpretatuko dute Euskadiko Orkestrak/Basque National Orchestraren laguntzarekin eta Fernado Velazquezen zuzendaritzapean. Eman izena: Denon Artean galdetegi honetan.