Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Gaur egin du MONDRAGONek urteroko Kongresua Donostiako Kursaal jauregian. "Indartu eta Sortu" goiburupean, Korporazioa osatzen duten kooperatiba guztietako 465 ordezkari bildu dira, MONDRAGONen etorkizunerako garrantzitsuak diren erabaki estrategikoak partekatzeko eta adosteko.
Negozio berriak sortzeko tresna berritua
Kongresuak onartutako erabaki nagusietako bat MONDRAGON Inversionesek kudeatzen duen Dibisioarteko Hedapen Fondoaren eguneraketa izan da. Aldaketaren helburua da etorkizuneko negozioak modu eraginkorragoan garatzeko tresna indartzea, bai dagoeneko martxan dauden jarduerak sendotuz, bai enpresa eta negozio berriak sustatuz.
Aldaketaren helburua da etorkizuneko negozioak modu eraginkorragoan garatzeko tresna indartzea, bai dagoeneko martxan dauden jarduerak sendotuz, bai enpresa eta negozio berriak sustatuz.
Horretarako, Interes Estrategiko Korporatiboko Proiektuak (IEKP) modu eraginkorragoan identifikatu eta bultzatuko dira. Proiektu horien bidez enplegu kooperatiboa sortzea, ezagutza teknologikoa negozio bihurtzea eta beste enpresa batzuekin elkarlanean jarduera berriak garatzea bilatuko da.
Pello Rodriguez Kontseilu Orokorreko presidenteak azaldu duenez, "urtea amaitzerako MONDRAGONek dimentsio ezberdineko hiru negozio berri abiatzea du helburu".
Urtea amaitzerako MONDRAGONek dimentsio ezberdineko hiru negozio berri abiatzea du helburu.

Etorkizuna adosteko topagunea
Kongresuari hasiera Leire Mugerzak, Kongresuaren eta Batzorde Iraunkorraren presidenteak, eman dio. Bere esanetan, urteko hitzordua ez da soilik aurreko ekitaldiaren balantzea egiteko foro bat, baizik eta Korporazioaren etorkizuneko norabidea elkarrekin adosteko espazioa ere bada.
"Errealitate oso ezberdinak bizi ditugu, baina denok partekatzen dugu izateko eta gauzak egiteko modu bera eta helburu komunak", nabarmendu du Mugerzak.
Errealitate oso ezberdinak bizi ditugu, baina denok partekatzen dugu izateko eta gauzak egiteko modu bera eta helburu komunak.

Rodriguezek 2025eko ekitaldiaren balantzea aurkeztu du, eta gogorarazi du Korporazioaren estrategia lau ardatzen inguruan egituratzen dela: nortasun kooperatiboa indartzea, etorkizuna duten negozioak sortzea eta haztea, gizarte inpaktua handitzea eta kooperatiben arteko lankidetza sendotzea. Ildo horretan, lehentasunezko hamabost proiekturen garapenaren berri ere eman da.
Hazkundea eta inbertsioa
Kongresuan ekainean aurkeztutako datuei ere erreparatu zaie, eta honako datuak nabarmendu dira: MONDRAGONek 2025ean 11.322 milioi euroko salmentak lortu zituen, aurreko urtean baino %1 gehiago. 71.415 langile izan zituen, eta ekitaldian 1.346 enplegu berri sortu zituen. Inbertsioak, berriz, 406 milioi eurora iritsi ziren, azken bost urteetan 1.800 milioi euro baino gehiago bideratuz berrikuntza eta negozioen lehiakortasuna indartzera.
Etorkizuneko jarduera ekonomikoa sortzeko estrategiaren barruan, iaz hiru enpresa berri ere jarri ziren martxan: Orbik Cybersecurity, Amets Power Electronics eta Innkia. Zibersegurtasuna, potentzia-elektronika eta adimen artifiziala bezalako jarduera estrategikoetan kokatzen dira hirurak.
Iaz hiru enpresa berri ere jarri ziren martxan: Orbik Cybersecurity, Amets Power Electronics eta Innkia. Zibersegurtasuna, potentzia-elektronika eta adimen artifiziala bezalako jarduera estrategikoetan kokatzen dira hirurak.

Gizarte inpaktua handitzen
Negozioaren emaitzez harago, Kongresuak MONDRAGONen gizarte-konpromisoa ere azpimarratu du. 2025ean kooperatibek eta MONDRAGON Fundazioak 49 milioi euro baino gehiago bideratu zituzten gizarte-ekintzara, hezkuntza, inklusioa, euskara, kultura, osasuna, kirola eta ingurumenaren alde lan egiten duten mila erakunde ingururekin elkarlanean.
Bestalde, Korporazioak iragarri du udazkenean atari digital berri bat jarriko duela martxan, MONDRAGONen inpaktu soziala eta kooperatiben elkarlanaren gaitasun eraldatzailea modu bateratuan erakusteko. “Urte luzetan gauzatu dugun eragin soziala esplikatzeko tresna bikaina izango da”, esan du Mugerzak, Kongresuaren presidenteak.
Urte luzetan gauzatu dugun eragin soziala esplikatzeko tresna bikaina izango da atari digital berria.
Etorkizuna elkarrekin eraikitzen
Urteroko Kongresuak, MONDRAGONen gobernantza-organo gorenak, berriz ere etorkizuneko erronka nagusien inguruko adostasuna berresteko balio izan du: gaur egungo negozioak indartzea eta, aldi berean, etorkizuneko jarduera eta enplegua sortuko dituzten proiektu berriak sustatzea.