Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ausolanek 50 urteko ibilbidea ospatu du
Bezeroengandik gertu eta era errentagarrian hazten egingo dio aurre Ausolanek etorkizunari.
Garaia Parke Teknologikoan egin zen atzo Ausolanen 50.urteurrenaren ekitaldi berri bat. Garaiako areto nagusi lepo bete zen efemeridea ospatzeko. Ekitaldi xumea eta hunkigarria izan zen eta orain 50 urte proiektua abian jarri zuten 17 emakume inkonformistak izan zituzten gogoan. Garai hartan, emakumeak ezkontzen zirenean lana uztera behartuta zeuden.
Ekitaldia, bezero eta hornitzaileei zuzenduta egon zen batipat
Ekitaldia, bezero eta hornitzaileei zuzenduta egon zen batipat, eta Ausolanen historiaren gaineko doku-serie bat ikusteko aukera ere izan zen, non enpresako ordezkarien testigantzak eta errekreazioak batzen diren. Era berean, etorkizuneko erronken gainean ere aritu ziren, "hazkunde erretagarria eta bezeroen zaintza" estrategia gisa azpimarratuz.
