Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Ausolan Fundazioak Elikabizia aurkeztu du
Ausolan Fundazioak, Ausolan Taldearen irabazi-asmorik gabeko erakundeak, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Ausolan hezkuntza proiektuko taldearekin lankidetzan, eskola erakusketa bat gauzatu du, Elikabizia izenekoa.
Aurkeztuko diren mezu nagusien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: “Elikagai osasungarriko, askotarikoko eta kopuru egokiko elikadura sustatzea, azukre kontsumoa murriztea, etiketak irakurtzen ikastea aukera osasungarria egin ahal izateko, janaria alferrik botatzea saihestea…”, nabarmendu du Ausolan Fundazioko lantaldeak.
Ekimena Ausolan Fundazioaren Gozatu osasuna proiektuaren barruan dago. Proiektuaren helburua da familietan ohitura eta bizi ingurune osasungarrietan oinarritutako hezkuntza sustatzea.
Erakusketak eskola komunitate osoarentzako hezkuntza baliabide bihurtu nahi du, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat, eta baita familientzat ere. Izan ere, ikasleen eta hezkuntza komunitate osoaren partaidetza eta inplikazioa dira bizi ohitura osasungarriak eta iraunkorrak lortzeko prozesuan emaitza ezin hobeak izateko motor nagusiak. “Ondarea ez da etorkizuneko belaunaldientzat mundu hobea uztea, baizik eta jokabide erantzunkideetan heztea, mundua hobetu dadin”, adierazi dute Ausolaneko Euskal Herriko hezkuntza proiektuaren arduradunek.
Elikabizia proiektua gaur hasiko da eta maiatzaren 11ra arte Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan ibiliko da, 4.000 ikasle baino gehiagotara iristeko helburuarekin. Gainera, ikasleekin prestakuntza tailerrak egingo dira, bai eskola ordutegian, bai eskolako jantokian; eta familientzako gida bat diseinatuko da, ohitura osasungarriak hartzen laguntzeko funtsezko elementuekin.
Erakusketa horretan, elikadura hiru ikuspuntutatik aztertuko da: osasuna, ingurumena eta justizia soziala. Edukiak NBEk onartutako Agenda 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotuko dira, gosearen aurkako borrokan, norberaren osasuna zaintzean, ingurumena babestean eta kontsumo arduratsuan guztion ekarpena sustatzeko, besteak beste.