Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Aiara Ekiola kooperatiba energia berriztagarria ekoizten hasiko da udan
Amurrion kokatutako Aiara Ekiola planta fotovoltaikoa uda honetan jarriko da martxan, eraikuntza lanak amaitu ondoren. Instalazioak urtean 1.550 MWh ekoitziko ditu, eta energia hori Aiaraldeko etxebizitzak, merkataritza establezimenduak eta enpresa txikiak hornitzera bideratuko da, energia komunitate kooperatibo baten bidez.
Eguzki-parkeak 2.064 panel bifazial ditu, eta proiektuak 1,9 milioi euroko inbertsioa izan du; horietatik 1,1 milioi euro Europako laguntzetatik jasotakoak. Proiektua Energiaren Euskal Erakundearen (EEE), Arabako Foru Aldundiaren eta MONDRAGONen integratutako Krean ingeniaritzaren arteko lankidetzaren emaitza da. Finantzaketa horri esker, kooperatiban sartzeko ekarpena txikiagoa izango da, eta urtean 2.200 kWh kontsumitzen dituen erabiltzaile batek 1.900 euro inguru jarri beharko ditu bere urteko kontsumoa energia berriztagarriarekin estaltzeko.
Kargaguneak eta bazkide berriak
Tokiko energia sortzeaz gain, proiektuak 120 kW-ko bost karga ultralaster puntu izango ditu ibilgailu elektrikoentzat: Laudion, Amurrion, Arespalditzan, Luiaondon eta Okondon. Bazkideek, gainera, beren kontsumoak eta prezioak aplikazio mugikor baten bidez kontsultatu ahal izango dituzte.
Energiaren prezioa lehen urtean 30 €/MWh ingurukoa izango dela aurreikusten da (zergak eta bidesariak kanpo), eta instalazioak 30 urteko gutxi gorabeherako bizitza erabilgarria izango du. Datozen asteetan informazio-kanpaina bat egingo da Amurrion eta Laudion, hitzaldien bidez, herritarrei azaldu ahal izateko nola egin dezaketen bat autokontsumo kolektiboko ekimen honekin.