Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Aitziber Garmendia, Enhamed Enhamed eta Victor Küppers ilusioa pizteko aurtengo hautagaiak
Aurtengo edizioan parte hartuko duten hizlariak hauek izango dira: Aitziber Garmendia, aktore eta telebista aurkezle euskalduna: 'Teloia gora eta barre eragitera' izeneko hitzaldia eskainiko du Garmendiak. Victor Küppers, nazioarteko hizlari ospetsua (online konektatuko da): 'Afrontar la vida con alegría' izenburupean arituko da eta Enhamed Enhamedek,historiako igerilari paralinpiko onenak Fortaleza en tiempos de incertidumbre izeneko ponentziarekin itxiko du jardunaldia.
Enhamed Enhamedek,historiako igerilari paralinpiko onenak Fortaleza en tiempos de incertidumbre izeneko ponentziarekin itxiko du jardunaldia
Ostiralean, otsailak 10, Esperanza eraikinean
Markina-Xemeinen kokatutako Esperanza eraikina izango da topaketa. Ilusio pizteko helburuarekin gerturatuko dira Aitziber, Victor eta Enhamedek Lea Artibai Ikastetxeak gonbidatuta. Haien baikortasun, motibazio eta ilusio superbotereak aktibatzeko erabiliko dute eskenatokia eta momentua, bertara hurbiltzen direnen gozamenerako.