Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Ecenarroren erronka berriak: inbertsioak, lantegi handiagoa eta webgune berritua
Ecenarro ez dago geldirik. 85 urteko historian negozioaren eraldaketak bizi izan ditu, eta orain, Bergara eta Celayako (Mexiko) lantegietan burututako 7 milioi euroko inbertsioarekin hazten jarraitu nahi du.
Zenbakiak ez dira nolanahikoak. Bergaratik, ekoizpenaren %80 Estatuz kanpo saltzen dute, Europara eta Ameriketako Estatu Batuetara nagusiki. Mexikoko lantegitik berriz, %20 inguru AEBtara. Urtean 8.000 tona altzairu prozesatzen ditu Ecenarrok eta 62 milioi pieza ekoizten ditu, hotzeko estanpazioaren bidez, automoziorako nagusiki.
Lantegietan inbertsioak eta webgune berritua ere bai
Urtearen lehenengo hiruhilekoan, gainera, webgunea berritu du Ecenarrok. Kooperatiba desberdintzen duten bi ardatzen inguruan eraiki dute: pertsonenganako orientazioa eta bezeroekin daukaten lankidetza.
Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez bisita daiteke dagoeneko webgunea. Gutxi barru alemanez ere egongo da bisitagai.
Diseinu berritu eta funtzionala dakar, sektoreko Erosketa, Kalitate eta Ingeniaritzako arduradunei zuzenduta. Hotzeko estanpazioko eduki tekniko espezifikoak eta arrakasta-kasuak biltzen dituen bideoak ere badaude.
Eta berrikuntza nagusien artean, hiruhileroko newsletterra ere bai.

25 milioi euroko fakturazioa
105 lagunek egiten dute lan Ecenarron, haietatik 70 dira lan-bazkideak. Ikerketara salmenten %3,5 bideratzen dute urtero, produktu berriak egiteko, materiale berriekin aritzeko eta ekoizpen-prozesua hobetzeko. Garapen teknologikoan buru-belarri dabiltza.