Irakaskuntza teknikoa
Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Lea Artibai Ikastetxeak eta Leartibai Fundazioak elkarrekin ospatu dituzte 50 eta 25 urteko ibilbideak
"Emaitzak biderkatzeko elkarrekin eta elkarlanean aritzea oso osasuntsua da", adierazi zuen Pello Rodriguez, MONDRAGON Korporazioko presidenteak bere hitzaldian. Bi erakundeek batuta, eskualdearentzat aukerak biderkatu egin direla adierazi zuen, Lea Artibai eskualdean ekosistema arrakastatsua sustatuz. "Hezkuntza oinarrian izanda (Ikastetxea), enpresa sustapena eta eskualdearen garapena lortu duzue (Fundazioa)", adierazi zien urteurrenaren protagonista nagusiei.

"Hezkuntza oinarrian izanda (Ikastetxea), enpresa sustapena eta eskualdearen garapena lortu duzue (Fundazioa)", adierazi zien urteurrenaren protagonista nagusiei Pello Rodriguez MONDRAGONeko presidenteak
Ekitaldia enplegu azokara, fundazioaren egoitzara eta ikastetxearen instalazioetara eginiko bisita batekin abiatu zen. Ondoren, Ikastetxearen areto nagusian, Pili Kaltzadak gidatuta ekitaldi nagusia egin zen. 'Biren' taldeko ahotsekin hasi zen ospakizuna, Humanity at Music obrako ezagutza pieza interpretatu zuten. Hain justu, Biren osatzen duten bi ahizpa ondarrutarrak Ikastetxeko ikasle ohiak dira.
Ondoren Jon Altunak (Lea Artibai Ikastetxeko lehendakaria), Pello Rodriguezek (MONDRAGON Korporazioko presidentea), Ainara Basurkok (Ekonomia Sustatzeko Saileko Foru diputatuak eta Leartibai Fundazioko zuzendari ohia), Ainhoa Arrizubietak (Leartibai Fundazioko zuzendaria) eta Noelia Barruetabeñak (Lea Artibai Ikastetxeko zuzendaria) hartu zuten hitza. Hurrenez hurren, batak bestearen atzetik, bi erakundeen iragana, oraina eta etorkizuna irudikatu zuten.

"Historia bizia eta arrakastatsua" guztien esanetan. Arlo ezberdinetan bat egin duten erakundeak, sorreratik gaur egunera arteko bidean eta etorkizunera begira ere, "estrategia partekatuekin" dihardutenak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak eman zion amaiera ekitaldiari. "Eskuzabaltasunez, elkarrekin lanean, gertu eta helburu partekatuekin egin diozue aurre orain arteko bideari, eta etorkizunera begira ere horrela egingo duzuela ziur naiz", esan zien Pedrosak gerturatutakoei.

Ekitaldian bideo historiko bat ikusteko aukera izan zen. Protagonista asko eta garrantzitsuen testigantzekin osatutako errelatua
50 eta 25 urteko bideak
Ekitaldian bideo historiko bat ikusteko aukera izan zen. Protagonista asko eta garrantzitsuen testigantzekin osatutako errelatua. Markel Arizmendi, Jose Luis Goikoetxea, Dolores Barinagarrementeria, Sabin Kortabitarte, Ainhoa Illoro, Arantza Urruzuno, Toni Azpiazu, Agustin Bengoetxea... eta beste zenbait protagonisten adierazpenekin osatutako bideoan ekosistema berezia balioan jartzeaz gain, elkarlana eta eskuzabaltasun ariketa nabarmen ikus zitekeen.
Ekitaldiaren ondoren, bertaratutakoek luntxarekin gozatzeko aukera izan zuten.