Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Construnario hedabidearen arabera, Silizio Karburoaren teknologiatako garapenak esangura handikoak dira efizientzia eta dentsitate handiagoa edota errendimendu termiko hobea eskatzen duten belaunaldi berriko potentzia-gailuentzako. Hala, Silizio Karburoko (SiC) erdieroaleak kapsulatzeko formatu berriak iragarri ditu kooperatibak.
Oro har, ohiko silizioek baino tentsio eta tenperatura altuagotan edota kommutazio-maiztasun handiagoetan jarduteko aukera eskaintzen du Silizio Karburoen teknologiak. Horrek, besteak beste, sistema eraginkorragoak, trinkoagoak eta iraunkorragoak dakartza.
Horrek guztiak, Fagor Electrónicak erdieroaleen sektorean duen posizioa indartzen du: Espainiako Estatuan erdieroaleak ekoizten dituen bakarra da Fagor Electrónica, eta Europar Batasunean diodoak ekoizten dituen gutxienetakoa.