Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Ekintzailetzaren erronka, gai nagusi TU Lankideren zenbaki berrian
MONDRAGONek ekintzailetza korporatiboaren aldeko apustua indartu du, bere jarduera dibertsifikatzeko, enplegua sortzeko eta etorkizuneko erronkei aurre hartzeko bide estrategiko gisa. Bada, apustu horren nondik norakoak xehetu ditu luze eta zabal Joseba Sagastigordia MONDRAGON Ventureseko zuzendariak.

Elkarrizketak
Javier Marcosek Oskar Goitia MONDRAGONeko Nazioarteko Eragiketen arduraduna elkarrizketatu du, nazioarteko ziurgabetasunak kanpo jardueran duen eragina aztertzeko, bereziki, AEBetako eta Txinako merkatuetan.

Gainerako atalak
Ohiko bihurtu diren atalei dagokienez, Jean Philippe Aguerre da Nire aukera ataleko protagonista; Mar Cruz Osarteneko medikua, Lanbidea atalekoa; eta Jon Esnaola konpositorea, Euskal kulturakoa. Bestalde, Ander Etxeberriak, Rafa Polek eta Javier Marcosek osatu dute Iritzien atala.

Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2025-2_633
Euskaraz: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2025-2_633-euskara
Gazteleraz: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2025-2_633-castellano