Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
LagunArok bere 40. "Tantaka-tantaka LagunAroz blai!" publikatu du
Mutualistei zuzenduta, informazio dosi txikiak banatzen ditu LagunArok, bazkide kooperatibistentzako gizarte babeserako sistemak, "Tantaka-tantaka, LagunAroz blai!" izeneko kanpainaren bitartez, bere komunikazio estrategiaren baitan.
40. tantaka honetan 2018 ekitaldiari buruzko datuak eskaintzen dira eta hainbat datu ematen dira: absentismoari buruz, osasun laguntzako gastua,...
LagunAro, bazkide kooperatibistentzako gizarte babeserako sistemak, "Tantaka-tantaka, LagunAroz blai!" izeneko kanpaina abian jarri zuen, bere komunikazio estrategiaren baitan. Helburua, mutualistei konpainia aurkeztea eta hurbiltzea izan zen, informazio zehatza, praktikoa eta hurbila eskainiz.
2015eko uztailean jarri zen martxan eta hilero hilero era askotako informazioa ematen du: gizarte aurreikuspeneko sistema, era desberdinetako prestazioak, eta bestelako aholku eta iradokizunak mutualistentzat interesgarriak suertatu daitezkeenak.
Estiloari dagokionez, zuzena eta erraza da, irudi eta bestelako grafikoekin ilustratuta, beti ere ulertzeko errazak izan daitezen.
Mutualistek dosi hauek emailean jasotzen dituzte, bai LagunArok zuzenean bidalita, bai kooperatiba bakoitzeko komunikazio sailak bidalita.
Horrez gain, TU Lankide webgunean ere kontsultatu daiteke: https://www.tulankide.com/eu/lagunarok-tantaka-tantaka-lagunaroz-blai-kanpaina-sustatu-du?set_language=eu