Kide, Mondragon Unibertsitatea eta Esneki, Leartiker-eko zentroa, MONDRAGONen barruan interkooperazio ariketa berria

Industria arloko kooperatibak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak bat egin dute gazta ekoizle txiki eta ertainentzat ontze kamara berri bat diseinatzeko eta garatzeko. Emaitza arrakastatsua izan da.
Card image cap
2026/06/16

Kide, Mondragon Unibertsitatea eta Esneki zentroa, duela urtebete inguru hasi ziren elkarlanean, oso publiko zehatzari zuzendutako ontze-kamara bat garatu eta sortzeko helburuarekin. "Gaztagile txiki eta ertainak interesatzen zaizkigu. Gure lurraldean hain ugariak diren gaztandegi txikiak", diote proiektuaren protagonistek.

3Q3A9761.JPG

"Hiru erakundeak MONDRAGONekoak izateak proiektua erraztu du. Hizkuntza bera hitz egiten dugu eta balio berberak ditugu. Batzen gaituen guztia azken produktuan islatu da"

Malen Sarasua (Esneki), Ismael Cortes (Kide) eta David Alonso de Mezquia (Mondragon Unibertsitateko ikertzailea) dira kasu arrakastatsu honen protagonistak. "Kidek kolaboratzaileak bilatzen zituen, hala nola Esneki, Leartiker zentro teknologikokoa, produktua ezagutzen duena, eta Mondragon Unibertsitatea, kamera barruan behar diren ontze-baldintzak simulatzen laguntzen duena", eta interkooperazioak bere fruituak eman ditu.

Alonso de Mezquiarentzat elkar ulertzea erabatekoa izan da, "MONDRAGONeko erakundeak izateak proiektua erraztu du. Hizkuntza bera hitz egiten dugu eta balio berberak ditugu. Batzen gaituen guztia azken produktuan islatu da". Ontze kamara berria laster hasiko da komerzialitzatzen ekoizle txikien artean, Euskal Herrian zein kanpoan.

Argazki bilduma.

Hotz ganberak

Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa