Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Zaharrei egokitutako altzariak
Ingeniaritza eta arkitektura
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Nazioarteko enpresa taldea.
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Altzari erakargarri eta erresistenteak
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
MONDRAGON Hospitalityk hoteletako hornitzaileen lehenengo azoka egingo du Mallorcan
MONDRAGON Hospitality honako enpresek osatzen dute (Krean, Gerodan, Enea, Ondoan, Erreka, Onnera, Fagor Electrónica y LABORAL kutxa), inoizko klusterrik handiena da eta gaitasuna du interkooperazioan sektore soziosanitarioan eta hotelen arloan zerbitzu eta produktuak eskaintzeko. Guztien artean hotel berri bat egiteko gaitasuna dute, baita hirugarren adineko egoitza bat edo eta ospitale bat ere. Instalazioen ingeniaritza, energia eta ingurumena, mobiliarioa, sarbide automatikoak, TB soluzioak, multimedia eta konektibitatea, hoteletako ekipamendu integrala, arkitektura zerbitzuak eta sukalde edo eta garbigailuen ekipamenduak eskaintzen dituzte.
'Diario de Mallorca' egunkariaren egoitzan ekitaldia
MONDRAGON Hospitality, ehundik gora proiektutan ari da lanean eta oraingoan beste jauzi bat egin du. Hala Mallorcan antolatu du Hoteletako Hornitzaileen Lehenengo Azoka. Ekitaldiak balioko du MONDRAGON Hospitalityren eskaintza bertatik bertara ezagutzeko eta bertaratuko direnen artean hoteletako arduradun, hotel kateetako zuzendari, erosketa zuzendari, arkitekto eta interioristak izango dira, guztiak ere sektoreko profesionalak.
Ekitaldia irailaren 28an egingo da, goizez aurkezpenak izango direlarik eta arratsaldez sektoreko aktore nagusienen artean mahai inguruak eta gainerakoak egingo dituzte.