Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Lasterketa bat baino askoz gehiago
32 taldek parte hartu dute Mundukide Fundazioak antolatzen duen laugarren lasterketa solidarioan, gehienak MONDRAGON Korporazioko kooperatibetako ordezkariak. Gainera, beste ehun bat lagunek oinezko ibilbidea egiteko aukera izan dute, horietatik askok nordic walking modalitatean. Aurtengo edizioan eguraldi bikaina eta lasterkarien arteko giro ederra izan dira protagonista nagusiak. Guztira, 200 lagun baino gehiagok parte hartu dute lasterketa eta oinezko zein nordic walking modalitateetan.
Kirol arloari dagokionez, Fagor Ederlan Tafallako taldea izan da azkarrena, bigarren urtez jarraian. Gizon eta emakumeek osatutako taldeei dagokienez, Copreci izan da irabazlea, baita emakumezko taldeen kategorian ere. Nordic walking modalitatean egin dutenen artean, Athlon kooperatibako kideak izan dira azkarrenak helmugaratzen.
Fagor Ederlan Tafallako taldea helmugara iritsi den unea.
Fagor Electronica, Ulma, Copreci, LagunAro eta Athlon kooperatibek izan dute parte-hartzerik ugariena.
Asko izan dira hiruko taldea osatzerik izan ez duten kooperatibak, baina beste askok talde bat baino gehiago osatu dituzte gaurkoan. Partaidetza ugariena eraman duten kooperatiben artean Fagor Electronica, Copreci, Athlon, LagunAro eta Ulma azpimarratu daitezke. Era berean, LKS, Sareteknika, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea, Goiena, MONDRAGONen zentro korporatiboa, Ecenarro, Zenbaki, Osarten, Fagor Taldea, Emun, Dikar... eta beste asko ere gerturatu dira Urkulura eta ordezkaritza polita izan dute.
Festa solidarioa
Kirol arloaz eta kooperatiben arteko leihakortasun sanoaz gainera, lasterketa solidarioaren helburu nagusia da kooperazio kooperatiboa sustatzea, bereziki Mundukidek munduan dituen proiektuetan; Brasilen, Mozambiquen eta Colombian.
