Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Fortune aldizkariak "Change the world" zerrendan MONDRAGON sartu du
Negozioen aldizkari amerikarrak egin berri duen sailkapenean erantzukizun sozial handiko enpresak ageri dira. Zerrendaren izena bera oso adierazgarria da: "Change the world" (mundua aldatu) eta bertan ageri dira mundu mailako enpresa ugari. Eta zerrendaren hamaikagarren tokian dago MONDRAGON. Azken finean, MONDRAGONentzat aitortza bat da, kooperatibek inguruarekin duten konpromisoaren erakusle. Kooperatibek gizarte orekatuago, bidezkoago eta homogeneoago baten alde egiten duten lanaren isla.
Sailkapenaren Top 5a honako enpresek osatzen dute: The Vaccine Makers, hezkuntza publikoko proiektua da zeinek txertoen garrantziaz kontzientzia eta babes zientifikoa sustatzen duen; Alibaba da beste proiektua, Paypal ordainketa plataforma hirugarrena, Nvidia enpresa teknologikoa laugarren; eta BlackRock inbertsio funtsa bosgarren.
Kooperatibagintza eta erronka sozialak
"Change the World" sailkapenaren seigarren edizioak elkarlana eta ezberdinen arteko elkar hartu-emana sustatu nahi izan du. "No business succeeds alone" lelopean, erronkak bakarka ezin direla lortu aldarrikatu nahi izan du, eta humanitatearen garapena elkarlanean oinarritzen dela adierazi nahi izan du. "Erronka kolektiboei aurre egiten diegun bitartean: munduko pandemia, aldaketa klimatikoa eta desoreka izugarria, kooperazioa superpotentzia enpresariala bilakatu da", dio Fortune aldizkariak.
"Enpresa ezberdinen arteko elkarlanak aipatu erronka horiei guztiei aurre egiten lagunduko digu", gaineratu du. Seigarren edizio honetan, ospe handiko bestelako enpresa batzuk ere aurkitu ditzakegu, besteak beste; Medtronic, Mastercard, Microsoft, Cemex edo UPS.
Honako lotura honetan aurkituko duzu zerrenda bere osotasunean. https://fortune.com/change-the-world/