Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Maria Mariezkurrenak irabazi du Tupper Osasungarria lehiaketa
Errezeta irabazlearen izena: "Deskonekzioa, estresaren aurkako formula energetikoa eta basotik ibilaldia"
Osartenek antolatutako Tupper osasungarriaren lehiaketa arrakastatsua izan da. 25 kooperatiba desberdinetako 47 pertsonek hartu dute parte, guztira 58 errezeta aurkeztuz. Kategoria desberdinak kontuan hartuta, hauek izan dira irabazleak:
- Sari orokorra
- MaierTechnology Centereko MARIA MARIEZKURRENA
- Errezetaren izena: Deskonekzioa, estresaren aurkako formula energetikoa eta basotik ibilaldia.
- Aurkezpen saria
- DanobatGroupeko UDANE MAKAZAGA
- Errezetaren izena: Espinaka, txitxirio eta kinoa buddha bowl-a.
- Prestaketa moduaren saria
- Laboral Kutxako NOELIA JIMENEZ
- Errezetaren izena: "Amonaren kontserba". Txitxirio entsalada lurrunetan egindako barazkiekin.
- Errezetaren egokitze saria
- Danobat S.Coop.eko NAGORE GUTIERREZ, Eneko Arreguibearen emaztea
- Errezetaren izena: Indioilarra barazki eta arroz mexikarrarekin. Jogurt naturala mango, arandano eta fruitu lehorrekin.
Sari banaketa pasa den abenduaren 14an egin zen Arrasaten, Elikadura osasungarriari buruzko konferentziaren baitan.