Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Bilboko As Fabriketik Eskoriatzara piraguan, bizikletan eta oinez, 50 urteko bidea ospatzeko
Ostiralean, uztailaren 10ean, amaituko dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 50. urteurreneko ospakizunak. Horretarako, Belek eta Mugi Panderoak taldeak kontzertu bana eskainiko dute, 18:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren.
Hasteko, Beleren txanda izango da. Lide Hernandoren, Liher taldeko abeslari ohiaren, bakarkako lana da Bele, eta soula, R&Ba eta pop hiritarra nahasten ditu. Mugi Panderoa erromeria-taldea arduratuko da amaieraz, bere musika alaiarekin eta herri-jaietan ohikoa den jai-giroarekin.
Kontzertuak doakoak izango dira, jendeari irekiak: bai unibertsitate-komunitateari, bai herritarrei.
AS Fabriketik Eskoriatzara piraguan, bizikletan eta oinez
Kontzertu horiez gain, fakultatearen campus guztietatik igaroko den ibilbidea antolatu dute unibertsitateko langileek. Bihar —uztailak 9— abiatuko da, Bilbao AS Fabriken; piraguaz, bizikletaz eta oinez, Arrasateko Udala auzoraino iritsiko dira parte-hartzaileak. Amaiera ostiralean —hilak 19— emango zaio: parte-hartzaileek Udalatik Eskoriatzara bitarteko bidea egingo dute, Aretxabaletako campusetik igarota.
Hauxe da ibilbidea:
Uztailak 9
- Piraguaz: Bilbao AS Fabriketik Abusura [irteera Itsasmuseumetik, 11:00etan]
- Bizikletaz: Abusutik Apatamonasteriora [gutxi gorabehera, 12:30ean]
Oinez: Apatamonasteriotik Udalara (Arrasate) [gutxi gorabehera, 17:00etan]
Uztailak 10
- Oinez: Udala auzotik (Arrasate) Aretxabaletako campusera [hasiera, 8:30ean]
- Oinez: Aretxabaletako campusetik Eskoriatzako campusera [gutxi gorabehera, 11:00etan]
50 urteko ibilbidea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 50. urteurrena ospatu du ikasturte honetan, eskaintza akademikoan eta ikerketa-jardueran lantzen diren arloen araberako urte osoko programa baten bidez.