Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Euskadiko landa eremuetako nekazaritzako elikagaien eraldaketarako zentroen katalogoa
Saretzen proiektuaren baitan, Euskadiko landa-eremuetako nekazaritzako elikagaien eraldaketarako zentroen katalogoa argitaratu da, euskal landa ingurunean dauden elikagaien eraldaketa zentroak biltzen eta ikusarazten dituen tresna bat.
Nekazaritzako elikagaien landa-eraldaketaren errealitatea hobeto ezagutzeko eta sektoreko eragileen artean sinergiak sortzen laguntzeko baliabide bat.
Argitalpenak eraldaketa zentroei buruzko informazio interesgarria biltzen du:
- Eraldaketa-zentro mota
- Ekoizten dituzten produktuak
- Produkzio ekologikoa duen edo ez
- Osasun-baimen mota
Informazio hori eskura jartzeaz gain, katalogoak tresna dinamiko bat izan nahi du, etengabe eguneratzen ari den euskarri bat. Horregatik, ekimenean parte hartu nahi duten ekoizleek edozein momentutan egin dezakete bat egitasmoarekin.
Landa ingurunea indartzeko lankidetza
Kooperazio proiektu hau landaguneetan elikagaiak eraldatzeko zentroak dituzten ekoizle txikiei tresna eta ezagutza berriak eskaintzeko helburuarekin sortu da, hainbat erronkari aurre egiten laguntzeko, hala nola produktuen dibertsifikazioa, merkatuaren eskaeretara egokitzea eta merkaturatzeko estrategiak hobetzea.
Beharrizan komunak identifikatuz, esperientziak trukatuz eta lankidetza dinamikak garatuz, SARETZENek berrikuntza sustatu nahi du, sektorearentzat ezagutza baliagarria sortuz eta Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizle txikien lehiakortasuna indartuz.
Ekimena Europar Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute, eta landa ingurunearen garapen jasangarrian laguntzea du helburu, berrikuntzaren, lankidetzaren eta nekazaritzako elikagaien ekoizle txikientzat aukera berriak sortuz.
Katalogoa hemen kontsultatu eta deskargatu daiteke.