Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Kooperatibismoaren munduko liderrek MONDRAGON bisitatu dute
Joan den otsailaren 16an eta 17an, Jeroen Douglas Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (ACI) zuzendari nagusiak eta Giuseppe Guerini Cooperatives Europeko presidenteak bertatik bertara ezagutu zuten Korporazioaren egungo egoera.


Ion Etxeberriak, Ikerlaneko zuzendariak, harrera egin zien Ikerlanen.

Douglas eta Guerini, Arizmendiarrietari egindako lore-eskaintzan.
Egonaldian, Mondragon Unibertsitateak (As Fabrik) Zorrotzaurreko uhartean dituen instalazioak ere bisitatu zituzten, prestakuntzaren, ekintzailetzaren eta hiri eraldaketaren arteko loturaren adibide. Bertan izan ziren, halaber, Mikel Torres, bigarren lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua, eta Eider Inunziaga, Bilboko Udaleko Euskara, Arreta eta Herritarren Partaidetza eta 2030 Agendako zinegotzia. Douglas eta Guerini MONDRAGONeko Kongresuko presidente Leire Mugerzarekin eta Gobernu Oneko zuzendari Ana Agirrerekin ere bildu ziren, gizarte-ekonomiaren sektoreak mundu mailan dituen erronka globalak aztertzeko lan-bilera batean.
Douglasek eta Guerinik eredu kooperatiboa nabarmendu zuten: "XXI. mendeko gizartearen erronkei erantzun kooperatiboak emateko gai den ekosistema bizia".