Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Carlos Cuerpo Ekonomia ministroak MONDRAGON bisitatu du Bilboko BAT Dorrean
MONDRAGONeko ordezkarien aldetik, finantza eta retail arloetan liderrak diren Laboral Kutxa eta Eroski egon ziren ordezkatuak, eta euren mezuetan nabarmendu zuten MONDRAGON presente dagoen lurraldeekin egiten den lankidetza, kooperatiben errotze eta konpromisoa, berrikuntzaren aldeko apustua, eta baita negozio berriak zein enplegua sortzeko asmo sendoa ere. MONDRAGONen izaera industrial teknologikoa eta nazioartekoa ere hizketagai izan ziren ministroarekin izandako elkarrizketetan.
Bisitaldia lankidetza ireki eta berrikuntzako ingurune batean gauzatu zen, BAT eraikina bera horren adierazgarri, eta Laboral Kutxak Mexiko eta Latinoamerikako gazteekin sustatutako jarduera baten topaleku ere izan zen, non MONDRAGONek ere bere presentzia duen Mondragon Unibertsitatearekin. Era berean, Cuerpo ministroak Zorrotzaurren teknologia digitalen campus berriarekin Mondragon Unibertsitateak abian jarri duen proiektuaren berri izan zuen.