Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
50 urteko bidea ospatzeko bideoklipa sortu du Domusak
"Errezildik mundura, eskuz esku, mendez mende elkarrekin" dio kantuak, harrotasunez. Urte hauetan guztietan eginiko bidea musikatu dute Errezilen. Elkar-lana eta proiektuarekiko konpromisoa balioan jarri nahi izan du kooperatibak bideokliparekin. Etxean eginikoa, etxekoek eginikoa izan da, KM0 totala. Ion Elorza eta Leire Ucinek jarri dute ahotsa, Imanol Miranda aritu da gitarrista lanetan, Unai Izagirre letrista eta trikitixan, eta Beñat Ucin baterian, panderoan eta baxuan. Hala, musika banda dotorea osatu dute urteurrena ospatzeko.
Domusaren Batzar Orokorrean estreinatu zen bideoklipa iragan ostiralean, eta irailean, kooperatibaren urteurren ekitaldi nagusian zuzenean, bertatik bertara kantatu ahal izango da

Iragan ostiralean, Domusaren Batzar Orokorrean estreinatu zen bideoklipa eta kantua, eta irailean, kooperatibaren urteurren ekitaldi nagusian zuzenean, bertatik bertara, ikusteko eta entzuteko aukera izango da. Beñat Ucin, proiektuaren sustatzaile nagusiak esan digunez, kantuarekin proiektu kooperatiboa balioan jarri nahi izan dute. "Herriari loturiko enpresaren ibilbidea ospatzeaz" gainera.