Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Arizmendi, Aranzadi eta Txantxiku Ikastolek 'Euskal Herria Harrera Herria' ekimena abiarazi dute
Bergarako Aranzadi Ikastolak, Oñatiko Txantxiku Ikastolak eta Leintz Ibarreko Arizmendi Ikastolak elkarlanean, Irungo Harrera Sarea erakundea bidelagun dutelarik, 'Euskal Herria Harrera Herria' ekimena martxan jarri dute, Euskal Herrira etortzen diren etorkinen errealitatera hurbiltzeko asmoz. Ekintza eta ekitaldi ezberdinak antolatuko dituzte martxoan zehar: Ikasleentzako Amets Arzallusen hitzaldia izango da Bergaran eta Irungo Harrera Sarea bisitatzeko txangoa egingo dute.
Herritarrei zabalik egongo den arropa eta telefono mugikor bilketa egingo da martxoaren 18an, larunbata, hiru herrietan
Horrez gain, herrira zabalik egongo den arropa eta telefono mugikor bilketa egingo da. Arropa eta telefono mugikor bilketari martxoaren 18an, larunbata, emango zaio hasiera, hiru herrietan antolatu diren ekitaldiekin. Arrasaten, esaterako, Seber Altube plazan izango da, goizeko 11:00ak eta 13:00ak bitartean.
Lehentasuna, mendirako oinetakoak, txamarrak, prakak eta motxilak
Helduentzako arropa (mendirako oinetakoak, mendirako txamarrak, mendirako prakak eta motxilak) eta telefono mugikorrak (posible bada, kargagailuarekin) jasoko dira, eta herritarrek jakin behar dute Ikastolako gune guztietan utzi ahal izango direla martxoaren 20tik eta 31ra bitartean.