Lanki Koadernoak bildumaren argitalpen berriak aurkeztu dituzte

Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiak bi lan berri aurkeztu ditu. Miren Zuberogoitia eta Oier Imaz ikertzaileek Materialitate Analisia: lehen hurbilpena lana idatzi dute; Xabier Uriarte eta Igor Ortega ikertzaileek, berriz, BATZ: susperraldi baten historia lana aurkeztu dute.
Card image cap
2026/10/02

Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiak bi lan berri aurkeztu ditu. Bi lan berri horiek Lanki Koadernoak bildumaren barruan argitaratutako liburuak dira. Horietako lehena Miren Zuberogoitia eta Oier Imaz ikertzaileek idatzi dute; bigarrena, berriz, Xabier Uriarte eta Igor Ortega ikertzaileek egindako lana da. 

Materialitate analisia eta BATZ kooperatiba ardatz dituzten lanak

Zuberogoitiak eta Imazek idatzitako lanaren bitartez jasangarritasun txostenetara hurbilpena egiten da. Hain zuzen ere, materialitatea analisian sakontzen du eta hori burutzeko hainbat irizpide eskaintzen ditu.

Uriartek eta Ortegak, berriz, BATZ kooperatiba izan dute hizpide bere lanean. Lan horretan, kooperatibak 2016 eta 2025 urteen artean izandako krisia eta susperraldi ekonomikoa aztertzen dira. Argitalpenak, gainera, modu dibulgatzailean azaltzen du kooperatibek, krisi garaian, kapita-enpresekiko duten diferentziala.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea