Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Forokoop-eko VIII. jardunaldiak “2011-2020 hamarkada kooperatiboa” izan zuen gai nagusi
Urriaren 22an egin zen Bilbon Forokoop Kooperatiba-eztabaidarako VIII. edizioko jardunaldia. Goiz osoan luzatu zen egitarauari hasiera emateko Maria Ubarretxena, EKGK-ko presidenteak hartu zuen hitza eta Javier Goienetxea, Konfekoop-eko presidenteak egin zuen aurkezpena.
2011-2020 hamarkadan kooperatibismoak bizi izan duen eboluzioa izan zen aztergai, tarte honetan gure inguru hurbilenean izan diren gorabeherak aipatu eta aztertu ziren. Eta modu berean, etorkizunera begira kontuan izan beharko diren faktore eta baloreak goraipatu ziren.
Hizlarien artean, Igor Ortega LANKIko ikertzaileak kooperatiben mugimenduaren erronkei buruzko hausnarketa egin zuen. Ondoren, world kafe dinamikan hainbat gai aztertzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek. Bestalde, “parte-hartzea eta irakunkortasuna” aztergai izan zen mahainguruan, eta bertan parte hartu zuten: Raul Garcia, Ulmako lehendakariak; Marta Enciso, UDeustoko ordezkariak; Antton Mendizabal, Goizperreko giza baliabideen zuzendariak; eta Lourdes Idoiaga, LagunAroko jubilatua.
Bruno Roelants, CECOP CICOPAren idazkari nagusiak hamarkada kooperatiboaren proiektua landu zuen. Lehendabizi krisiak izan duen eragina azaldu zuen, gero parte-hartzean gure ereduan duen garrantziaz mintzatu zen. Gainera, jasangarritasuna kooperatiben sustraietan duten berezko balioa dela goraipatu zuen eta bide horri jarraituta hiru alor bateratu behar direla azpimarratu zuen: alor ekonomikoa, alor soziala eta ingurugiroaren alorra.
Jardunaldiaren ondorioak Joxe Mari Larrañagak azaldu zituen. Batik bat hiru faktorek zentratu zuten taldeetako solasaldia: ekologia, ekonomia, arlo soziala. Etorkizunera begira, kooperatibismoaren baloreek izango dute zeresan garrantzitsuena, enpresaren kudeaketan ere faktore eragingorra bilakatuko baita. Gainera, bestelako aspektuak ere jorratu ziren: lidergoa, komunikazioa, kultura, gobernantza eta abar.
Ekitaldiko argazkiak ikusgai daude: Flickr -Forokoop