Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Garapen Jasangarrirako 18. Helburua aurkeztu du Euskal Aliantzak
Hizkuntza eta Kultur Aniztasunean oinarrituko da helburu berri hori, hizkuntza eta kultura etorkizuna eraikitzeko tresna direla sinetsita.
Garapen Jasangarriko 18. Helburua eta horri lotutako gizarte mugimendua aurkeztu ditu Euskal Aliantzak, Hizkuntza eta Kultur Aniztasunean oinarrituko direnak. MONDRAGON Korporazioaren eta Mondragon Unibertsitatearen babesa du, besteak beste, Euskal Aliantzak, eta azaldu duenez, helburu berri honen bidez, hizkuntzak eta kulturak aintzat hartu eta sustatuko ditu, etorkizuna eraikitzeko tresna diren heinean: “Norbanakoen eta herrien eskubidea da, eta ongizate eta gizarte balioak indartu egiten ditu, kohesioa eta balio herritarrak sustatuz”.