Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Onnera Group, Fagor Professional eta Basque Culinary Center-ek akordioa berretsi dute
Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerren izenean eta Ramon Gomez Ugalde, Onnera Group ordezkatuz, izan dira elkarlan akordioa berretsi dutenak.
Basque Culinary Center, Onnera Group eta Fagor Professional erakundeek elkarlanean jarraituko dute etorkizunean ere, eta horretarako hitzarmena sinatu dute. Ekipamendu gastronomikoaren arloan berrikuntza sustatzea da akordioaren helburuetako bat, proiektu berrietan kolaboratzea eta baita Fagor Professionalen formazioa ere, BCCk eskainitakoa.
Akordioak lau urteko iraupena izango du
Unibertsitateak eta Oñatiko enrpesak sinatutako akordioak lau urteko iraupena izango du, eta akordioari esker, Onnera Group-ek unibertsitateari babesa eskainiko dio gastronomiako profesionalen formazioan jarrai dezan.