Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
'Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo' dokumentala prime video plataforman ikusgai
Gaizka Urrestik (Bilbo, 1967) ekoiztutako dokumentala Amazon-en ikus-entzunezko edukien plataforman dago ikusgai.
Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo prime video plataforman dago ikusgai. 2018an zuzendu zuen luzemetraia Gaizka Urresti zinemagile bilbotarrak. On Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta pertsona aztertzen ditu ordu eta 37 minutuko iraupena duen dokumentalean.
Sinopsia: gerra ostean, euskal apaiz batek eta bere jarraitzaileek munduko kooperatiba talde handienaren sorrera sustatu zuten. Arlo humanoan eta enpresarialean erreferente bilakatu da mundu mailan. Mondragoetik mugitu gabe, Arizmendiarrietak Fagor, Eroski eta Laboral Kutxa sortu zituen, beste enpresa askoren artean. Logika ekonomiko eta enpresarialeran erdian pertsona jarri zuen Arizmendiarrietak, aurre eginez orduko iritzi kontrajarriei.