Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
BIHAR izeneko proiektua aurkeztuko du MONDRAGONek
Proiektuaren jarduera-eremua adinekoak eta mendekotasuna duten pertsonak etxean bertan zaintzea izango da. Bilboko B Accelerator Tower-en izango da aurkezpena goizeko 11:30etik aurrera.
Ekitaldian izango dira Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Nagusiko lehendakari Iñigo Ucin eta BIHARko zuzendari nagusi Hector Olabegogeaskoetxea. Mugarri garrantzitsua izango da BIHAR-entzat, hedabideen eta gizartearen aurrean lehen aldiz aurkeztuko baita proiektua.
Adinekoak eta mendeko pertsonak beren etxean kalitate handiagoarekin bizi daitezen laguntzera bideratutako zerbitzuetan eta produktuetan espezializatutako kooperatiba berri bat da. Zainketen ekonomian erreferente bihurtzeko asmoz sortu da, eta, horretarako, sektorean esperientzia duten MONDRAGONeko beste enpresa batzuen laguntza eta lankidetza du.