Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Ekonomia sozialaren erronkei aurre egiteko hezkuntzari eta prestakuntzari buruzko jardunaldia
Gizarte-ekonomiako enpresen prestakuntza-beharrak eta etorkizuneko erronkak aztertuko dira ekitaldian, azaroaren 24an.
baSE proiektuaren testuinguruan antolatu da jardunaldia, Eramus+ programak finantzatuta, ekonomia sozialaren erronkei buruz hitz egiteko, eremu digitalean, berdean eta inklusibitatean oinarrituta.
baSE proiektuaren helburua da (Blueprint for advanced skills & trainings in the social economy) Europako estrategia bat garatzea, kualifikazioen desorekei aurre egiteko eta gaitasun berriak emateko, bereziki arlo digitalean, berdean eta inklusibitatean, gizarte-ekonomiaren eta hurbiltasunaren sektoreko okupazio-profilei dagokienez. 10 herrialdetako 25 erakundek hartzen dute parte proiektuan.
Jardunaldian parte hartuko dute arau-esparruaren txostengileek, gizarte-ekonomiako enpresek eta prestakuntza-zentroek.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (Mondragon Unibertsitatea) egingo den ekitaldi honetan, besteak beste, Víctor Meseguer Espainiako Gobernuaren Gizarte Ekonomiarako ordezkariak hartuko du parte.