Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Euskadiko Kutxako 200.000 bezerori baino gehiagori alta eman zaie Postamailen
Postamail aukeratu duten bezeroen kopurua haziz joan da urtez urte, eta egun Euskadiko Kutxaren bezero guztien % 20 dira.
Euskadiko Kutxaren arabera, "hazkunde hori beren banku-kudeaketak egiteko erabiltzaileek Internet gero eta gehiago erabiltzen dutelako eman da. Gainera, CLNeten, Euskadiko Kutxaren banku elektronikoaren erabiltzaileen kopurua gero eta handiagoa da, baita horren bitartez eginiko eragiketa kopurua ere. Euskadiko Kutxan, aipaturiko bi zerbitzuak lotuta daude. Izan ere, zerbitzu biak aktibatuta dituzten erabiltzaileek beren korrespondentzia elektroniko guztia CLNeten gordeta dute, nahi dutenean eskuratu ahal izateko".
Euskadiko Kutxak Metaposta proiektuarekin ere bat egin du. Hori era guztietako dokumentuak doan, modu seguruan, aldi oro eta lege-balioarekin jasotzeko eta gordetzeko Interneteko gutunontzia eta kutxa gotorra da.
Ekimen horiek guztiak ingurumena errespetatzearen aldeko Euskadiko Kutxaren apustuaren barruan kokatzen dira. Horien artean dago Ekokredituen politika, "ingurumena errespetatzen duten baliabideen inguruko inbertsioak era abantailatsuan finantzatzen dituena".