Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Oronak % 15,63 handitu du bere ustiapen-irabazi gordina, 111 milioi euroraino
Mugikortasun-soluzioetan espezializatutako Orona konpainiak (Hernanin du egoitza) Bazkideen Urteko Batzarra egin du gaur, Orona Ideo egoitzan, eta 2015eko ekitaldiko urteko kontuak onartu ditu.
Kooperatibak 111 milioi euroko ustiapen-irabazi gordinarekin itxi du urtea; hau da, % 15,63ko hazkundea izan du, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Salmentak ere hobetu egin dira 2015ean: 611 milioi euroko diru-sarrerak izan dira; aurreko urteko zenbatekoarekin alderatuta (578 milioi euro), % 5,71ko hazkundea izan da.
Aldi berean, enplegu-zifrak hauek izan dira: 4.498 langile, 2014an baino 165 profesional gehiago. Bestalde, inbertsio-zifra 37 milioi euro izan da. Oronak konpromiso irmoa du berrikuntzarekin, eta bere salmenten % 2 eman du 2015ean berrikuntzarako.
Oronako zuzendari nagusi Xabier Mutuberriak hau esan du bere hitzaldian: “Orona indartu egin da krisi globalaren garai honen ostean: emaitza onak izan ditu, eta enplegua sortzen ari da. Multinazionalekin lehiatzeko eta gure proiektua Europar Batasunean finkatzeko, ezinbestekoa izango da Orona osatzen dugun guztion eta inguruan dugun gizartearen laguntza. Halaber, lanean dihardugu gure proiektua erakargarria izateko gure inguruko talentudunentzat eta gazteentzat. Betiere, esperientzia kooperatiboan oinarrituta, parte hartzeko eta aberastasuna banatzeko eredu bati jarraituz, hala gure gizartearekiko dugun konpromisoa indartzen baita”.