Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Mondragon Assemblyk errekorra hautsi du 2024ko kirol erronka solidarioan
Mondragon Assemblyk berriro erakutsi du talde lana eta elkartasuna eskutik joan daitezkeela. Urteroko kirol erronkaren hirugarren edizioan, 40.000 km-ko muga gainditzea lortu dute, iaz baino 10.000 km gehiago egiteko langa jarri, eta azkenean taldeko filial guztietako langileek egindako 47.609 km-ekin errekor berria ezarrita. Erronka horrek, erakundearen barruan jarduera fisikoa eta talde espiritua sustatzeaz gain, kausa solidarioen alde aletxoa emateko ere balio izan du.
Irabazleak eta beren dohaintza solidarioak
Aurten, filial irabazlea Mondragon Assemblyk Chicagon duen egoitza izan da. Euren ahaleginarekin, lehen postua eta 5.000 euroko saria lortu zuten, filialak hala aukeratuta Tutoring Chicago erakundeari emateko. Erakunde horrek hezkuntza-laguntza ematen die egoeran zaurgarrian dauden haurrei.
Bigarren tokian Queretaroko (Mexiko) filiala gelditu da, eta 3.000€ jaso ditu Nens de Llum fundazioari emateko, garuneko kaltea duten haurrentzako arreta zentro bati, hain zuzen ere.
