Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Ausolan Fundazioak pertsona zaurgarrien artean talentua sustatzeko programa antolatu du
Pertsona eta kolektibo zaurgarrien artean talentua sustatzeko formakuntza programa antolatu du Ausolan Fundazioak, Ausolan Eskolaren bitartez, Bastida Akademiarekin eta Sarea Fundazioarekin lankidetzan. Proiektu hau Lanbideren Proiektu Berezien eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar Ekin Lanean programaren barruan dago.
Prestakuntza teknikoko 755 ordu eta praktiketako 80 ordu izango ditu formakuntzak.
Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketetako Profesionaltasun Ziurtagiria izango da formakuntzaren ardatza (HOTR0108), eta Bastida Akademiaren instalazioetan eskainiko da 2025eko urritik 2026ko martxora. Prestakuntza teknikoko 755 ordu eta praktiketako 80 ordu izango ditu (2026ko urtarriletik apirilera), eta "gutxienez lau kontratazio bermatzeko konpromiso irmoa" izango du, hala nola, sukaldeko laguntzaile, sukaldaritzako establezimendu txiki bateko langile edo ekonomatu eta upategiko arduradun lanpostuetan.