100 profesional baino gehiagok parte hartu dute Foro Capital Pymes eta MONDRAGON ekimenaren bigarren edizioan

Foroaren bigarren edizioa joan den urriaren 8an egin zen Bilboko Burtsan. Ekitaldiak 100 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen, online zein aurrez aurre. MONDRAGONeko kooperatibetako ordezkariez gain, Venture Capital-ko kudeatzaileak, eskualdeko funtsak, Family Office-ak eta industria-korporazioetako ordezkariak izan ziren bertan.
Card image cap
2026/10/09

Urriaren 8an egin zen Foroaren bigarren edizioa, Foro Capital Pymesek eta MONDRAGONek, MONDRAGON Venturesen bitartez, elkarrekin antolatuta. Bilboko Burtsan egindako topaketak bi erakundeen arteko lankidetza sendotu du, hazkunde-fasean dauden industria-enpresak inbertitzaile espezializatuekin, finantzaketa-erakundeekin eta inbertsio- eta lankidetza estrategikorako aukera berriak aztertu nahi dituzten korporazioekin harremanetan jartzeko.

Foroa industria-enpresei, produktuei edo industria-ingurunean aplikatzeko teknologia garatzen dutenei zuzenduta dago. Guztira, 100 profesional baino gehiago bildu ziren, online zein aurrez aurre. Jardunaldiak, beste behin, hazkunde- eta hedapen-proiektuak dituzten enpresentzako finantzaketa-alternatibak bilatzea izan zuen ardatz, baita industria-sarearen eta inbertitzaileen arteko harreman estrategikoak sustatzea ere.

Argazki-bilduma

9 industria-enpresa eta 25 milioi eurotik gorako inbertsio-beharrak

Inbertsio-foroan industria-izaera nabarmena duten 9 enpresak aurkeztu zituzten beren proiektuak. Proiektu horiek garatzeko 25 milioi eurotik gorako inbertsioa behar zuten. Besteak beste, eraikuntza industriala, deeptech, material berriak, energia berriztagarriak, fabrikazio aurreratua eta aeronautika izan ziren ordezkatutako sektoreak.

0019FCPBIOOct2K26_L1_2194.jpg

Korporazioen inbertsioa, eztabaidagai

Jardunaldiak mahai-inguru batekin jarraitu zuen: "Korporazioen inbertsioa ETEetan eta scaleup-etan". Bertan parte hartu zuten Silvia Pérezek, Repsol enpresako Senior Open Innovation Expert adituak; Alfredo Gonzálezek, Talgo enpresako Head of Corporate Venturing arduradunak; eta Joseba Sagastigordiak, MONDRAGON Ventureseko zuzendariak. Foro Capital Pymeseko Miquel Costak moderatutako saioan, korporazioen inbertsioak industria-ETEen eta scaleup enpresen hazkundean duen eginkizunaz eta enpresen eta inbertitzaileen arteko lankidetza-aukerak aztertu zituzten.

0173FCPBIOOct2K26_L1_4057.jpg

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.