Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
13 urteko historia, konpromisoa eta hazkundea ospatu ditu Fagor Healthcarek
Fagor Healthcarek 13 urte bete ditu berrikuntzak, etengabeko hobekuntzak eta pertsonen osasunarekiko eta ongizatearekiko konpromisoak markatutako ibilbidean. Atxikimendu terapeutikorako soluzioetan espezializatutako enpresak sektore soziosanitarioan duen posizionamendua indartu du, sendagaiak erkidegoko farmazietan modu seguruan eta efizientean kudeatzeko aukera ematen duten gailu teknologikoak garatuz.
Bere produktu izarrak, Medical Dispenser-ek, sendagaiak ematean akatsak murrizten eta tratamenduen kontrola areagotzen lagundu du
Bere sorreratik, Fagor Healthcare tratamendu farmakoterapeutikoak betetzen laguntzeko lanean aritu da, batez ere paziente kronikoen artean. Bere produktu izarrak, Medical Dispenser-ek, dosifikazio-sistema pertsonalizatuak (SPD) modu erdi-automatikoan prestatzeko aukera ematen du, farmazialarien lana optimizatuz eta pazientearen segurtasuna hobetuz. Irtenbide horrek sendagaiak ematean akatsak murrizten eta tratamenduen kontrola areagotzen lagundu du.
Bere garapen berrienen artean da CircuTrack, pazienteak sendagaiak hartzeaz ohartarazteko eta horiek betetzen direla erregistratzeko diseinatutako gailua. Honek sektorearen erronka nagusietako bati erantzuten dio: atxikidu terapeutikoaren hobekuntzari. Tresna horiek pazienteei ez ezik, haien zaintzan parte hartzen duten osasunaren arloko profesionalei ere egiten diete mesede, hala nola, farmazialariei, medikuei eta zaintzaileei.
Nazioartekotzea, helburu
MONDRAGON Health aliantzan sartuta dagoen kooperatibak Espainiako eta Portugalgo farmazietan duen presentzia sendotu du, eta 2025ari nazioartekotzearen ikuspegi argiarekin egingo dio aurre. Estrategiak merkatu berriak eta kanal digitalen eta presentzialen konbinazioa aurreikusten ditu, haien presentzia globala indartzeko. Sektore-foroetan, merkataritza-azoketan eta prestakuntza-jardueretan parte hartzea hazkunde iraunkorraren aldeko apustu horren parte da.
Fagor Healthcareren etorkizuna berrikuntzan eta zaintzaren humanizazioan oinarritutako proiektu berriekin marrazten da. Kooperatibak berretsi egiten du banaketa-sistema tradizionalak garatzen jarraitzeko misioa, teknologiari begira, baina baita giza laguntzari begira ere, funtsezkoa baita ingurune komunitarioan osasunaren kudeaketa eraldatzeko.