Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Interkooperazio eta elkartasun mekanismoen balioa, TU Lankideren azaleko gaia
Biderkatzen duen batura. Hiru hitz horiek ondo definitzen dute MONDRAGONen ideia. Arizmendiarrietak beste era batera esan zuen: "Batasuna, denon indarra multiplikatzen duen palanka". MONDRAGON lankidetza da, eta denborak erakutsi dizkigu ehun horren abantailak.

TU Lankideren 623. zenbakian modu didaktikoan azaltzen da MONDRAGONen finantza-lankidetzaren eta elkartasunaren ekosistema.
Elkarrizketak
Portadako gaiaz gain, aldizkariak elkarrizketa interesgarriak eskaintzen ditu. Iñaki Gabilondo kazetari ezagunak Arizmendiarrietaren pentsamenduaz hitz egin digu, haren heriotzaren 46. urteurrena dela eta; eta Irati Jimenez idazle eta Euskadi Literatura Saria jaso berriak euskal literaturaren osasunaz hitz egin digu, Begiak zabalduko zaizkizue saiakera sarituaren harira.

Erreportajeak
Erreportajeen artean, Novaltyrena dugu; Biurrarena kooperatibak sortutako aparkaleku seguru, jasangarri eta modulagarria da. Eta enpresa-erreportajean, Lortek zentro teknologikoa bisitatu dugu, fabrikazio-prozesuen digitalizazioan ezagutza bikaina sortzen duena, industria-sarera transferitzeko eta, horrela, lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko.

Goian aipatutakoez gain, beste irakurketa, iritzi eta bitxikeria batzuez gozatzeko aukera izango da TU Lankideren 623. zenbakian.
Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa