Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
MONDRAGONeko zuzendariak elkartu zituen 400 Foroaren 5. edizioak
Uztailaren 6an MONDRAGONek 430 zuzendari elkartu zituen Donostian lan jardunaldia egiteko. Gogoeta gaia: 'Enpresa eraldaketa: estrategia eta pertsonak'. Txema Gisasola presidente berriaren lehen agerpena izan zen ekitaldian.
- Txema Gisasolak bere lehen agerpena egin zuen kooperatibetako zuzendarien aurrean. Estrenaldian ondo landutako hitzaldia eskaini zuen, ordubete eta 10 minutukoa. Txalo zaparrada jaso zuen.
- MONDRAGON gehiago behar dugu. Gisasolak Korporazioaren erronkak errepasatu zituen (gure enpresa sarea eraldatzea), eta esandakoen artean bat azpimarratu behar: "MONDRAGON gehiago behar dugu". Taldea egiteko, kooperatiben arteko elkarlana sustatzeko, berrikuntza egiteko, erakingorragoak izateko…
- Antolakuntza bikain. Ez da erraza horrenbeste persona mugitzea, baina den-dena aurrikusitakoaren arabera joan zen. Betiko moduan, eskertzekoa da bertaratutakoen jarrera ona!