Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
GARAIAk Zientzia eta Teknologiaren astea ospatuko du
Egunotan Zientzia eta Teknologiaren Astea ospatzen da, eta GARAIAk ere bat egingo du astearekin, jarduera ezberdinen bitartez.
Horretarako, parkeak ate irekien jardunaldi bat egingo du, ezagutza sustatzeko, datorren larunbatean, azaroak 10, eta horrela parke teknologikora hurbiltzen diren pertsona guztiei teknologia hurbiletik ikusteko aukera emango zaie.
Goizeko 11etatik aurrera ez da ezer faltako parkeko enpresekin batera antolatzen den ekitaldian. Gazteenentzat, hainbat tailer praktiko programatu dira, teknologiaren esparruari lotuta (Robotika, Dronen Erakustaldia eta Etxeko efizientzia energetikoa). Halaber, puzgarriak, marrazketa tailerra, legogunea eta beste hainbat gauza ere egongo dira.
Etxeko hain gazte ez direnentzat, berriz, 11:30etik 13:30era, GARAIA Eraikina bisitatzen hainbat talde txiki antolatuko dira, parkeko enpresek lanerako erabiltzen dituzten instalazioak eta teknologiak ezagutu nahi dituztenentzat (adibidez, Errealitate Areagotua).
Ordutegia
Programatutako ekintzak haurrentzako gunearen irekierarekin hasiko dira, Exploratoriumean, 11etatik aurrera, eta luntx batekin amaituko dira, 13:30etik aurrera. Interesa duten pertsona guztiak jardunaldian parte hartzera gonbidatuta daude.