Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
The New Yorker aldizkariak MONDRAGON bisitatu du
Kasu honetan Nick Romeo izan da, The New Yorker aldizkari estatubatuar ezagunaren kazetaria. Apirilaren 24an iritsi zen Arrasatera, Esperientzia Kooperatiboari buruzko erreportaje bat egiteko asmoz. Nick Romeok hainbat kooperatibatan egin du bisita aste osoan —hala nola Danobat, Ikerlan, Soraluce, Mondragon Assembly, LagunAro, Mondragon Unibertsitatea, Fagor Automation edo Arizmendi Ikastola—, eta elkarrizketa ugari egin ditu MONDRAGON kooperatiba-eredua eta haren etorkizuneko erronkak hobeto ezagutzeko.
Gainera, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea, José Antonio Altuna (JMA enpresaren sortzailea), Fred Freundlich Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Iñigo Ucin MONDRAGON Kontseilu Nagusiko lehendakaria ere elkarrizketatu ditu.
Bisita horren ondoren, erreportaje bat argitaratuko da The New Yorker aldizkarian. Gainera, ekonomia bidezkoago eta iraunkorrago bati buruz idazten ari den liburuan MONDRAGONi kapitulu berezi bat eskainiko zaio.

Argazkian, Nick Romeo Osintxuko Soraluce lantegira egin duen bisitan, Rafael Idigoras kooperatibaren zuzendariarekin. Soralucek fabrikatutako lehen produktuaren ondoan.