Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Irailak 8, Kooperanteen Nazioarteko Eguna
Mundukide garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat izanik, behar handian bizi diren gizataldeekin batera egiten du lan. Mundukideren lanaren funtsezko elementua dira kooperanteak. Lekuan bizi eta zuzenean beharrean bizi diren gizarteekin lan egiten dute, horrek tokiko egoera eta beharrak hobeto ulertzea ahalbidetzen duelarik.
Kooperanteen ekarpen nagusia elkarbizitza eta elkarlanaren bidez berrikuntza eta esperientzia trukea sustatzea da
Kooperanteen ekarpen nagusia elkarbizitza eta elkarlanaren bidez berrikuntza eta esperientzia trukea sustatzea da. Aldaketa prozesuak bultzatzeko ezinbestekoak baitira ikuspegi, ezagutza edo eta teknika berriak.
Kooperante izatea ez da erraza, senide eta lagunak atzean utzi eta oso desberdina den errealitate batetan txertatzea erronka mardula izan ohi da. Eta behar gorria dagoen lekuetan bizimodua ez da erraza edo atsegina izan ohi. Hala ere, euren ekarpena funtsezkoa da erabat eta horregatik aitortu eta eskertu behar da haien lana, bereziki gaur, kooperanteen nazioarteko egunean.